martes, 24 de abril de 2007

Irudi ikusgarriak!

Edurne Pasaban Annapurnan




Edurne Pasaban iada Annapurna mendia igotzeko saiakeran dago. Iada 2. kanpamentura iritsi dira espedizioko mendizaleak arazo handirik gabe. Kanpamentu hau 5.500m-tara dago. Hurrengo egunetan 3.kanpamentura iristeko saiakera egingo dute, akaso igoeraren zatirik zailena eta Edurneren hitzetan, "taldeak errespetu handia gordetzen dio tramu honi".

jueves, 19 de abril de 2007

Everest mendira egindako irteera izugarria!




Discovery Channel kateak, Everest mendira egindako igoera baten dokumentala argitaratu berri du. Dokumental honek, 11 mendizalek (bat bera ere ez profesionala) munduko mendirik altuenaren gaina harrapatzeko saiakuntza erakusten digu. Mendizale hauek, Russel Brice, Zelanda Berriko mendizale famatuaren gidapean jardungo dute.

Berezitasun handi bat ere badauka irteera honek, lehen aldiz behar bereziak dituen pertsona bat munduko puntara igoko bait da. Mark Inglis, olinpiar jokuetan domina irabazitakoa da, beraz mundu horretan ezaguna, baina bi hankak moztuak ditu Cook mendian(Zelanda Berria) izan zuen istripu baten ondorioz eta protesien bitartez egin du aurrera abentura gogor eta polit honetan.

Tira bira guztiak argitu gabe, esan dokumental hau aipatutako kate honetan izango dela apirilaren 18tik aurrera, asteazkenero gaueko 23:10 etan hasita. Aukera duzuenok ikusi eta ez dugunok bideoan edo ikustearekin konformatu beharko dugu.

miércoles, 11 de abril de 2007

Amorebietako gazte bat zendu da Ori mendian.

Igande arratsaldean galdu zen, eta astelehen goizean hilik aurkitu zuten. Sever Uriarte, Zornotzako 28 urteko mendizalea, Ori mendiko gailurretik 200 metro ingurura topatu zuten Guardia Zibilaren mendiko taldeko kideek, Nafarroako Pirinioetan. Beste hainbat lagunekin joan zen, mendiaz gozatzera.

Igande arratsaldean piztu zen alarma Nafarroako Larrialdietarako Agentziaren egoitzan, 19:45 aldera. Beste lau lagunekin zihoan mendizale bat galdu egin zela jakin zuten han. Zergatik ez dakitela, taldetik urrundu egin omen zen gazte bizkaitarra. Bakarrik gelditu, eta galdu egin zen.
Nafarroako Larrialdietarako Agentziak martxan jarri zuen, abisua jaso eta berehala, gizona bilatzeko operazioa. Iruñeko, Aurizko eta Nabaskozeko suhiltzaleak aritu ziren lanean, batetik, eta, haiekin batera, Guardia Zibilaren mendiko taldeko kideak, eta Pirinioez bestaldeko salbamendu talde bat, bestetik.

Nafarroako Gobernuaren helikopteroa atera zen, halaber, mendizalearen bila. Igandean, ordea, helikopteroaren eta gainontzeko talde guztien ahalegin guztiak hutsalak izan ziren. Ez zuten gaztearen arrastorik aurkitu mendian.

Asteleheneko, goizean goiz ekin zioten berriz lanari, eta 09:30 aldera topatu zuten gizona, hilik. Ori mendiko gailurretik 200 metro ingurura zegoen 28 urteko gaztearen gorpua.
Guardia Zibilaren mendiko taldeko kideek jaso zuten mendizalearen hilotza. Ospitalera eraman zuten, zer gertatu zen argitzeko autopsia egitera.

jueves, 5 de abril de 2007

Taillon mendira irteera.


ZAILTASUN bereziko irteera antolatu du Hernaniko Mendiriz Mendi elkarteak apirilaren 21 eta 22ko astebururako. Pirineoko 3.000 metrotik gorako mendi bat igoko dute, Taillon, Pirineoko neurri horretako errazenetarikoa. Hala ere, neguko materialarekin ibiltzeko ohitura izan behar da igoera honetan parte hartzeko.

Norbaitek bakarka joan nahi badu hona hemen bertara iristeko bidea:

Nola iritsi Hernanitik A-8 autopista hartu eta Behobiaraino joan. Frantzian sartu eta autopistan jarraitu (orain A-63 deiturikoa). Baiona inguruan norabideko 5.1 irteera hartu. Aurkitzen dugun rotondan D1/E-80 autobidea, gero A-64 autopista izango dena, hartu. Autopista Lourdes-eko irteeran utzi (11garren irteera) eta D-940 nazionala jarraitu Argelés-Gazost-era iritsi arte. Bertan, D-921 errepidea hartu behar da. Errepide hori jarraituz, Luz St. Sauveur eta Grede ondoren, Gavarnie -era iritsiko gara.

Internet bidezko erosketak.

Zuetako askok ezagutuko duzue iada mendi materiala saltzen duten helbideren bat edo beste, hemen utziko dizkizuet beste pare bat:

www.ebay.com

www.bu56.com

Bigarren honetan mendiko material ugari dago eta ez bakarrik mendirako, eskaladarako, satelite bidezko telefonoak eta liburuak ere badaude. Hori bai, ez dakit bertan erosten diren gauzak arazorik gabe eskuratzen diren edota zein mekanismo erabiltzen duten, norberaren eskuetan uzten dut honakoa.