Appa sherpak Everest mendiaren tontorrera hamazazpigarren aldiz heltzea lortu du gaur, eta hura da hara gehien igo dena. Munduko mendirik garaiena da Everest (8.848 metro).
Gaur goizean zapaldu du gailurra Appak, beste bost sherpekin batera, Nepalgo Turismo Bulegoak esan duenez. 46 urte dauzka.
Chewang Nima sherpa da Everesteko tontor gehien egin duen bigarren mendizalea, hamalau igoerekin. Hirugarren, beste sherpa bat: Lhakpa Ghelu, hamahirurekin (gaur egin du azkena).
miércoles, 16 de mayo de 2007
martes, 15 de mayo de 2007
Ricardo Valencia hil da elur-jausi batek harrapatuta
Ricardo Valencia mendizale nafarra Daulaghiri mendian hil zen igande honetan elur-jausi batek harrapatu ondoren. Ricardo Valenciarekin batera Santi Sagaste aragoiarra ere hil zen.
Ricardo Valenciak 47 urte zituen, Iruñan jaioa zen eta Salinas de Ibargoitin bizi zen, eta aurrez, Cho Oyu, Gashembrum eta Manaslu mendiak igoak zituen.
Aragoiko Gobernuaren ordezkaritzak informatu duenez, mendizale bien hilotzak aberriratzeko izapideak hasi dituzte, dagoeneko, baina atzo beste elur jauzi bat izan zen istriouaren lekuan, eta oraingoz gorpuen erreskatea ezinezko bilakatu da.

viernes, 11 de mayo de 2007
Zorionak Anaitasuna elkarteari!!
Iruñeko Anaitasuna elkartearen mendi saila, duela 50 urte sortu zen, 1957ko apirilaren 15ean hain zuzen ere. Baita ere 20. aldia da Pirineotako zeharkaldia egiten dutela, hori ere ospagai dute urte honetan bertan. Aurten ere kantabriar itsasoa eta mediterraniarra lotzen dituen zeharkaldia egiteko asmoa dute eta besteei parte hartzeko aukera ere luzatu dute.
Etapak honako hauek izango dira:
Uztailak 9-14: Hendaia-Otsagabia.
Uztailak 15-22: Larrau-Canal Roya.
Uztailak 22-29: Canal Roya-Parzango Ospitalea.
Uztailak 29-Abuztuak 5: Parzango Ospitalea-Artieseko kanpina.
Abuztuak 5-12: Artieseko kanpina-Pla de Rat.
Abuztuak 12-19: Pla de Rat-Ull de Ter.
Abuztuak 19-26: Ull de Ter-Port Bou.
Zeharkaldirako izen emateko epea iada zabalik dago, argibide gehiago behar izan ezkero eta apuntatzeko hemen dijoakizue telefonoa: 948-25-49-00.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)